Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4850

EDIKTUA, 40/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 40/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Niria Reparaciones, S.L.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Pedro Carnicero Santiago.

Demandatua: Decomass Construcciones Siglo XXI.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-11n. Hona hemen epaitza:

Baiestea Niria Reparaciones, S.L. sozietatearen izenean eta ordez Pedro Carnicero Santiago prokuradoreak aurkeztu duen demanda, eta, horrenbestez, Decomass Construcciones Siglo XXI kondenatzea hauek ordaintzera: 2.057,00 euro eta 2016ko ekainaren 2tik gaur arte sortu diren legezko interesak. Guztizko zenbatekoak legezko interesak -bi puntu gehituta- sortuko ditu, harik eta guztia ordaintzen den arte. Sortutako kostuak ezartzen dira.

Decomass Construcciones Siglo XXI demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala