Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4848

AGINDUA, 2017ko urriaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, onartu egiten da Artziniegako, Aiarako, Okondoko, Urkabustaizko eta Gaubeako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea eratzea.

Egungo legeriak Euskal Autonomia Erkidegoari egozten dio Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak sustatzeko eta eratzeko eskumena, Mugapen eta Antolaketa Judizialari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legearen 50. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Bake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuak V. kapituluan erregulatzen ditu Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak, eta 18. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen dira elkarte horiek eratzeko betekizunak.

Artziniegako, Aiarako, Okondoko, Urkabustaizko eta Gaubeako Udalek udalerri horietako Idazkaritzen Elkartea eratzeko eskaera aurkeztu dute sail honetan, onarpenerako nahitaezkoa den dokumentazioarekin batera.

Horren arabera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena egin eta legezko manuak zein ezar daitezkeen gainerako manuak ikusi ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Onartu egiten da Artziniegako, Aiarako, Okondoko, Urkabustaizko eta Gaubeako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea eratzea, eta Aiaran edukiko du egoitza.

2. artikulua.– Langileen hornidura.

Justizia Administrazioko langileek egingo dute lan Idazkaritzen Elkartean. Bi langilek hornituko dute; Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Taldeko batek, zeinak Elkartearen Bulego Judizialeko Idazkaritza lanak egingo dituen, eta Laguntza Judizialeko Taldekoa izango da bestea.

3. artikulua.– Funtzionamendu-araubidea.

1.– Elkartearen Bulego Judizialeko Idazkaritza ibiltaria izango da, eta bere udalerriko egoitza gordeko du Bake Epaitegi bakoitzak.

2.– Elkartea eratzea eskatu duten udalek proposatzen dituzten funtzionamendu-araubideari eta barne-antolaketari helduko die elkarteak. Horren arabera, eta behin-behinean, elkartean lan egiten duten langileek presentzia-sistema honi jarraituko diote Bake Epaitegi bakoitzean:

Eguna: Bake Epaitegia

Astelehenetan: Artziniega

Astearteetan: Aiara

Asteazkenetan: Okondo

Ostegunetan: Urkabustaiz

Ostiraletan: Gaubea

3.– Elkartea abiarazi eta hiru hilera, Elkartearen Bulego Judizialeko Idazkaritza lanak egiten dituenak behin betiko lan-plana aurkeztuko dio Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, edo, bestela, hasiera batean proposatutakoa berrestea proposatuko du. Plan horretan, lanegunen, lanorduen eta jendaurreko arreta-orduen programazioa jasoko da, bai eta hileko lekualdaketen aurreikuspena ere, Lan eta Justizia Sailak onar ditzan.

4.– Araubide horretan aldaketaren bat egin nahi bada, aipatutako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, Justizia Sailburuordetzak onar dezan.

4. artikulua.– Elkartea abiaraztea.

1.– Agindu honen 2. artikuluan aurreikusi diren plazak arauz betetzen direnean abiaraziko da elkartea.

2.– Justizia Sailburuordetzaren ebazpenaren bidez zehaztuko da abiarazte hori.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Betearazteko neurriak eta jarraibideak.

Justizia Sailburuordetzari ematen zaio agindu honetan ezarri dena betearazteko behar diren neurriak eta jarraibideak ezartzeko eskumena.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Baliabideak.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da honen aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala