Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4847

EBAZPENA, 2017ko urriaren 5ekoa, HABEko zuzendariarena, 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, 2017. urterako deialdi irekia egiten zen, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bidez aldatuko dira.

Horrelako hutsak ikusi dira HABEko zuzendariaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenean (2017ko ekainaren 28ko EHAA, 122. zenbakia), Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko 2017. urterako deialdi irekia egiten duena, eta, beraz, bidezkoa da dagozkion zuzenketak egitea:

2017/3277 (21/4) orrialdean, I. eranskineko 8.3 oinarrian, lerro bat gehitu behar da:

«Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko».

Donostia, 2017ko urriaren 5a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala