Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4839

AGINDUA, 2017ko irailaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta beste administrazio edo erakunde publiko batzuen arteko laguntza juridikorako hitzarmen-eredua.

Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusia Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak 2.4 artikuluan jasotzen du Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuei laguntza juridikoa eman ahal izango diela, bai eta merkataritza-sozietateei, fundazio publikoei, partzuergoei eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duten gainerako erakundeei ere, betiere, dagokion hitzarmena izenpetuz. Hitzarmenak izaera juridiko-administratiboa izango du eta laguntza juridikoa emateagatiko konpentsazio ekonomikoa zehaztuko du.

Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen du hitzarmen horien araubidea.

Agindu honen bidez onartu egiten da Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio eta erakunde publiko batzuei laguntza juridikoa ematea bere gain hartzea antolatuko duen hitzarmen-eredua.

Ondorioz, organo eskudunek aginduzko txostenak eman eta gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hitzarmen-eredua onartzea.

Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusia Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak 2.4 artikuluan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak 4. artikuluan aipatutako laguntza juridikorako hitzarmen-eredua onartu egiten da.

AZKEN XEDAPENA.– Eragina.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 26a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala