Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4837

374/2017 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Uribe ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez Ane Martín de la Fuente aldi baterako izendatu da, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu, espezialitate honetan: Anestesiologia eta Bizkortzeko espezialitatean.

Martxoaren 31ko 207/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Anestesiologia eta Bizkortzeko espezialitatean.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ane Martín de la Fuente andereak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu, espezialitate honetan: Anestesiologia eta Bizkortzeko espezialitatean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ane Martín de la Fuente Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Anestesiologia eta Bizkortzeko espezialitatean.

Bigarrena.– Izendapena aldi baterakoa izango da, lau urteko indarraldia izango du luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko irailaren 21a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barrualde ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Getxo, 2017ko irailaren 21a.

Uribe ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala