Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4809

JAKINARAZPENA, jasotako osasun zerbitzuengatik zor diren tasak kitatzeari buruzkoa.

Jakinarazpen hori ezin egin izan da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42 artikuluan zehaztutako eran; beraz, ondorengo zerrendan agertzen diren zergadunei jakinarazten zaie jasotako osasun zerbitzuengatik Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari zor dizkioten tasak kitatu egin behar dituztela, espediente horietarako indarrean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ariel eta Prezio Publikoei buruzko Legeetan (maiatzaren 31ko 3/1990 Legean eta apirilaren 11ko 2/2017 Legean) ezarritakoarekin bat etorriz.

Horretarako, aipatutako zerrenda horretan bakoitzari dagokion diru zenbatekoa ingresatu beharko dute, modu hauetatik edozein erabilita:

a) Zenbatekoa esku-dirutan entregatuz Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde Zumarkalea 39, A zenbakia, Bilbo).

b) Diru zenbatekoa Osasun Saileko Lurralde Ordezkariak Kutxabanken duen ES85.2095.0611.0132.3906.8030 kontuan ingresatuta edo transferentzia eginda. Adierazi behar da likidazioaren zenbakia.

c) 13/1998 Legearen 21. artikuluan zehazten diren gainerako bideak erabilita.

Borondatez ordaintzeko epea:

1.– Jakinarazpen hau hilaren 1a eta 15aren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 5era arte edo bostaren ondorengo lehenengo egun baliodunera arte izango da.

2.– Jakinarazpen hau hilaren 16a eta azken egunaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 20ra arte edo horren ondorengo lehenengo egun baliodunera arte izango da.

Premiamenduagatiko gainordaina:

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, premiamenduzko jardunbideari emango zaio hasiera zorrak kobratzeko; kasu horretan gainordaina % 20koa izango da.

Errekurtsoak:

Jakinarazten zaion kitapenarekin ados egon ezean, interesdunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio kitapena egin zuen organoari. Jakinarazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun baliodunekoa izango da horretarako epea.

Berraztertzeko errekurtsoari emandako ebazpenaren aurka edo hori aurkeztu ez bazen kitapenaren beraren aurka administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkeztu ahalko zaio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiari. Erreklamazio horri buruzko ebazpenak administrazio bidea amaitzen du, eta berau aurkezteko epea jakinarazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta 15 egun baliodunekoa izango da.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko irailaren 22a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

DANIEL SALAZAR IRUSTA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala