Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4805

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, hau kontratatzeko dena: «erosketa-, hornitzaile-, kontratu- eta eskaera-prozesuak antolatzeko eta kudeatzeko aplikazioa, baita haiek ustiatzekoa eta baliabide orokorrak kudeatzekoa ere» (Espedientea: LAN/A-44/2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-44/2017).

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egiteko epea: hamabi hilabete, 2017ko abenduaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik, baldin eta 2017ko abenduaren 1a baino geroago formalizatzen bada–.

3.– Izapidetzea, eta adjudikatzeko prozedura eta modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat esleipen-irizpide daude.

– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Orotara, 55 puntu.

– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: proposatutako soluzioaren funtzionaltasunak, 15 puntu; garatzeko soluzioaren teknologia, 15 puntu; lan-taldea, 15 puntu. Guztira, 45 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta berrogei mila euro (140.000 euro) + hogeita bederatzi mila eta laurehun euro (29.400 euro), BEZarenak. Guztira: ehun eta hirurogeita bederatzi mila eta laurehun euro (169.400), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) E-mail: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 23a.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: hiru urte hauetako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez, gutxienez 140.000 euroko (BEZik gabe) urteko negozio-bolumena izatea: 2014., 2015. eta 2016.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez, egikaritze handieneko urtean (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 98.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 23a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Data: 2017ko urriaren 30a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.

4) Data: 2017ko azaroaren 7a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala