
191. zk., 2017ko urriaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4788
IRAGARKIA, zerbitzu bat emateko administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: GLEA-AVCD-CN002/2017). Hauxe da zerbitzuaren helburua: «Uraren eta saneamenduaren esparruan, aurretiaz egindako txosten aurre-identifikatzaile baten ondorioak garatuko dituen erakunde arteko lankidetza-programa bat, Euskal Autonomia Erkidegoko eta El Salvador eta Costa Rica errepubliketako erakundeen artekoa, identifikatu eta formulatzeko aholkularitza-zerbitzua».
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: GLEA-AVCD-CN002/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: uraren eta saneamenduaren esparruan, aurretiaz egindako txosten aurre-identifikatzaile baten ondorioak garatuko dituen erakunde arteko lankidetza-programa bat, Euskal Autonomia Erkidegoko eta El Salvador eta Costa Rica errepubliketako erakundeen artekoa, identifikatu eta formulatzeko aholkularitza-zerbitzua.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: El Salvador, Costa Rica, Euskal Autonomia Erkidegoa eta, behar izanez gero, esleipendunaren bulegoak.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko abenduaren 29ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: negoziatua publizitatearekin.
c) Lizitazio-iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2017ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 118. zenbakia.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 21.000,00 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2017ko irailaren 27a.
b) Kontratugilearen profila argitaratzea: 2017ko ekainaren 22a.
c) Kontratista: Análisis y Desarrollo Social Consultores SL.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 20.950,00 euro.
6.– Kontratua formalizatzea.
a) Eguna: 2017ko irailaren 29a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
RSS