Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4772

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak zehapen-prozedura bat hasteko hartu duen erabakia jakinarazteko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozeduran emana.

Aipatutako haste-erabakiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu eta huts egin denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala