Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4765

EDIKTUA, 1075/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1075/2011 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Risemi Getxo, S.L.

Abokatua: Gomez Garcia Juan Jacobo.

Prokuradorea: Diaz Manzano Vanessa.

Demandatua: Mercedes Fernandez Mora.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2012-09-18an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten da Risemi Getxo S.L.k Mercedes Fernández Mora andrearen aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz,

1.– Mercedes Fernández Mora kondenatzen dut 7.196,10 euro gehi legezko interesak ordaintzera.

2.– Kostuak ordaintzera kondenatzen dut Mercedes Fernández Mora.

Mercedes Fernandez Mora demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko irailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala