Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4755

EBAZPENA, 2017ko irailaren 26koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez handitzen baita lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdira bideratutako 2017ko ekitaldirako diru-zuzkiduraren zenbatekoa, garapenerako lankidetzaren kargura.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2017ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 22ko EHAA, 95. zk.), garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2017ko laguntzen deialdia iragarri zen.

2017ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren 2. artikuluaren arabera, 35.000.000 eurokoa da deialdiaren zenbateko osoa, eta honako hau da laguntzaren modalitate bakoitzerako zenbatetsitako diru-zuzkidura:

a) Garapenerako lankidetza-proiektuentzako laguntzetara, 28.700.000 euro bideratuko dira.

b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara, 1.050.000 euro bideratuko dira.

c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara, 5.250.000 euro bideratuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen ondorio da garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia handitzea, lege horrek baimendu baitzuen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren aurrekontu luzatua handitzea.

Horren ondorioz, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdiaren zenbateko osoa 5.000.000 euro handitu da, eta zuzkiduraren zenbateko osoa 40.000.000 eurokoa izango da. Honela banatuko da laguntza-modalitate ezberdinen artean:

a) 4.050.000 euro gehitzen zaizkio garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara hasieran bideratutako 28.700.000 euroko zenbatekoari, eta, ondorioz, azken zenbatekoa 32.750.000 eurokoa da.

b) 150.000 euro gehitzen zaizkio ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara hasieran bideratutako 1.050.000 euroko zenbatekoari, eta, ondorioz, azken zenbatekoa 1.200.000 eurokoa da.

c) 800.000 euro gehitzen zaizkio garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara hasieran bideratutako 5.250.000 euroko zenbatekoari, eta, ondorioz, azken zenbatekoa 6.050.000 eurokoa da.

Azkenik, adierazi behar da garapenerako kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako 2017ko deialdira bideratutako diru-zuzkidura handitzeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Kontseilu Errektorearen oniritzia jaso zuela 2017ko maiatzaren 16an egindako bilkuran.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 5.000.000 euro handitzea (35.000.000 eurotik 40.000.000 eurora) Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2017ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-zuzkiduraren zenbateko osoa, lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2017ko deialdia iragartzen duena.

2. artikulua.– Aurrekoaren ondorioz, hau izango da 2017ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren 2. artikuluan ezarritako laguntza-modalitate bakoitzerako zenbatetsitako diru-zuzkidura:

a) Garapenerako lankidetza-proiektuentzako laguntzetara, 32.750.000 euro bideratuko dira.

b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara, 1.200.000 euro bideratuko dira.

c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara, 6.050.000 euro bideratuko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 26a.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala