Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4754

EBAZPENA, 2017ko irailaren 22koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Memoria Demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko 2017ko diru-laguntzak emateko osatu behar den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak.

Ikusita geratu da Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren 2017ko uztailaren 12ko Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Memoria Demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko 2017ko diru-laguntzak emateko.

Ebazpen horren 13. artikuluak xedatzen duenez, Epaimahai Kalifikatzailearen osaera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahai Kalifikatzailearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

• Lehendakaria: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.

• Bokalak:

– Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

– Usoa Mediavilla Ereño andrea, deialdian aipatzen den gaiaren gaineko aditua.

– Alaitz Vives Urbieta andrea, deialdian aipatzen den gaiaren gaineko aditua.

– Jon Koldobika Urrutia Mingo jauna, epaimahaiko idazkaria izango dena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Bilbao, 2017ko irailaren 22a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


Azterketa dokumentala