Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4751

EBAZPENA, 2017ko irailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez (2016ko abuztuaren 23ko EHAA) egindako deialdiko «Fisioterapia» jakintza-arloan unibertsitateko irakasle agregatuen kategoriaren plaza bat bete gabe uzteko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2016ko abuztuaren 3ko Erabakiaren bidez (2016ko abuztuaren 23ko EHAA), lehiaketarako deialdi publikoa egin zen irakasle agregatuen kategoriako honako plaza honetara sartzeko:

Lanpostu kopurua: 1. Kodea: AGC8L1 - D00081-19. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza-arloa: Fisioterapia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Balioespen klinikoa II».

Bigarrena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez, onartu eta argitara eman zen aipatutako plazara sartzeko lehiaketara onartu eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda, 34095090M eta 33442741M zenbakiko NANak dituzten lehiakideak onartuta.

Hirugarrena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2016ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez, onartu eta argitara eman zen aipatutako plazara sartzeko lehiaketara onartu eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda, 34095090M eta 33442741M zenbakiko NANak dituzten lehiakideak onartuta.

Laugarrena.– UPV/EHUren Fisiologia saileko zuzendariaren idazkiaren bidez, jakinarazten zaio Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzari lehiaketara aurkeztutako bi izangaiek ez zutela hautaketa-prozesu horretan parte hartzeko asmorik.

Bosgarrena.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak emandako (otsailaren 3ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Adieraztea goian aipatutako irakasle agregatuen kategoriako plaza betetzeko lehiaketa-prozedura amaitu eta plaza bete gabe utzi dela.

Honen berri ematen da jakin dadin.

Leioa, 2017ko irailaren 20a.

Errektorea,
Eskumenak eskuordeturik: (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 26ko Ebazpena (2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala