Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
4750

EBAZPENA, 2017ko irailaren 30ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko buruarena; horren bidez, Lucía Cepeda Gómezek izendapen askeko sistemaren bidez hornitutako lan-harremanetako teknikariaren lanpostua utzi beharra xedatzen da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan eta hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legean ezarritakoari jarraikiz, eta Lan Harremanetarako Batzordearen zerbitzupeko langileak antolatzeko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lucía Cepeda Gómez andrea Lan Harremanen Kontseiluko lan harremanetako teknikari gisa kargugabetzea (lanpostuaren kodea: 520202) eta egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Ebazpen honek 2017ko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2017ko irailaren 30a.

Lan Harremanen Kontseiluko burua,

TOMÁS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala