Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2017ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4746

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-64/2017-T zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Jorge Ernesto Hume Malatesta jaunari eta Manuel Pando Malatesta jaunari –hau da, «Pub Caos» establezimenduko arduradunei (Simon Bolivar k., 10 – Bilbao)– ohiko moduan jakinaraztea zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaie 2017ko abuztuaren 29an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren arau-hauste posible batengatik (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, halaber, espedientea ikusi ahal izango dute Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioetarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu «dies a quo» ondorioak.

Bilbao, 2017ko irailaren 27a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala