Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2017ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4742

IRAGARKIA, Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorean 43 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 001/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorean 43 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obrak.

b) Loteetan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Irun, Gipuzkoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lau milioi berrehun eta berrogeita sei mila bostehun eta lau euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (4.246.504,69) gehi laurehun eta hogeita lau mila seiehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita zazpi zentimo (424.650,47) BEZarenak. Beraz, guztira, lau milioi seiehun eta hirurogeita hamaika mila ehun eta berrogeita hamabost euro eta hamasei zentimo (4.671.155,16).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko abuztuaren 25a.

b) Esleipenduna: Ferrovial Agromán, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi ehun eta hirurogeita bat mila ehun eta hamalau euro eta hogeita bi zentimo (3.161.114,22), gehi hirurehun eta hamasei mila ehun eta hamaika euro eta berrogeita bi zentimo (316.111,42) BEZarenak; beraz, guztira, hiru milioi laurehun eta hirurogeita hamazazpi mila berrehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita lau zentimo (3.477.225,64).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2017ko irailaren 18a.

b) Kontratista: Ferrovial Agromán, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala