Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2017ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4739

EDIKTUA, 723/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 723/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Cerámicas San Vicente, SL sozietateak eskatuta, Obras y Servicios Sakona SLren eta Miguel Hurtado Rodríguez Administrador Obras y Servicios Sakona SLren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

86/2017 EPAIA

Epailea: Susana Leston Piñero andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Cerámicas San Vicente, S.L.

Abokatua: Jose Ramon Zabalbeitia Eguizabal.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi demandatua: Obras y Servicios Sakona SL eta Miguel Hurtado Rodriguez Administrador Obras y Servicios Sakona SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: materialak ez ordaintzea.

EPAITZA

Osorik baiesten da auzi-jartzaileak Obras y Servicios Sakona SLren aurka aurkeztutako demanda eta:

1.– Kondenatzen dut Obras y Servicios Sakona SL 5.105,58 euro eta 2. Oinarri arauan zehaztutako legezko interesak ordaintzera.

2.- Kondenatzen dut Obras y Servicios Sakona SL prozesuko kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4690.0000.02.0723.16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Obras y Servicios Sakona SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala