Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2017ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4736

AGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Durangoko (Bizkaia) CPES San Jose-Maristak BHIP ikastetxe pribatuaren 2017-2018 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteen plangintza banatzea eta 2017-2018 ikasturtea ituntzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez, honako hauek ebatzi ziren: 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta berriak izenpetzea, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehaztea, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, ebazten da zer unitate itundu behar diren 2017-2018 ikasturtean, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez, baimena ematen da Durangoko (Bizkaia) «San Jose-Maristak» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua banatzeko, 2017-2018 ikasturtetik aurrera. Banatze horren ondorioz, batetik, «Maristak Durango» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua sortzen da, Lanbide Heziketa irakasteko baimena izango duena, eta, bestetik, «Maristak Durango Batxilergoa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, Batxilergoko irakaskuntzak emateko baimena izango duena.

Hori guztia aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea plangintza banatzea, 2017-2018 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetan, agindu honen I. eranskinetan zehazten den moduan.

2. artikulua.– Onartzea 2017-2018 ikasturtearen ituna banatzea, agindu honen II. eranskinetan zehazten den moduan.

3. artikulua.– Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala