Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2017ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4717

166/2017 EBAZPENA, irailaren 19koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, luzatzeko aukerarekin, Esther Ibarrola Molinuevo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako atalburu sanitario.

Zuzendaritza Gerentzia honen urtarrilaren 23ko 32/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko maiatzaren 9ko EHAAn eta 2017ko maiatzaren 15eko BOEn argitaratu zen), Zerbitzu-erakunde honen Arabako Osasun Mentaleko Sarean Psikiatriako Atal Sanitarioko buruaren lanpostu bat lehiaketa sistemaren bitartez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Esther Ibarrola Molinuevo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: Esther Ibarrola Molinuevo andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako atalburu sanitario.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esther Ibarrola Molinuevo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako atalburu sanitario izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren arau komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta 2017ko urriaren 01etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren arau komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala