Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4711

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, kudeaketa bateratua duten eraikinetan lekualdatze zerbitzua helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2018/009.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: Zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Lekualdatze zerbitzua.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai, hiru.

1. lotea: Vitoria-Gasteiz.

2. lotea: Donostia.

3. lotea: Bilbao.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 333.884,30 euro, BEZik gabe (404.000 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www.contratacion.euskadi edo www. euskadi.eus/ contratacion

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: aukerakoa.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 6ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea, 1 (Lakua) M eraikina-3. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 100 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Haztapen automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea, 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko azaroaren 16ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http:// www.contratacion.euskadi.eus

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko irailaren 25a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 25a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala