Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4666

IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.

Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, ez da lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimendu honekin batera, ohartarazpen hauek egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue; horretarako, hilabeteko epea duzue, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala dagoelako ezarrita Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106. artikuluko 1. zenbakiko a) letran eta azken tartekian (testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu ezen, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, haientzat baita jakinarazpena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2017ko irailaren 22a.

Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala