Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4664

IRAGARKIA, B-28/2017-T zehapen-prozeduran, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

José Antonio González Sanginés jaunari (NAN: 78907327P) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio zigor-espedientean ebazpena egin dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen arau-haustea). Jarri zaion isunaren zenbatekoa 601 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ipintzen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean, ezesten bada, behintzat.

Diru-sarrera honako banku eta kontu-zenbaki honetan egingo da, espediente-zenbakia adieraziz:

Kutxa Bank – kontu-zenbakia: IBAN ES85 2095 0611 0132 3906/8030 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isuna ordaindu ezean premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenak betez, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko irailaren 14a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala