Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4658

IRAGARKIA, zeinaren bidez zerbitzu-kontratu administratibo bat esleitzen baita, helburu hau duena: haurrei eta nerabeei informazioa, aholkularitza eta orientazioa emateko zerbitzu telefoniko eta telematikoa (116111 Zeuk esan).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 64 13.

5) Telefaxa: 945 01 94 51.

6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino bi egun lehenago.

d) Espediente-zenbakia: A-019/DEPS2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra.

f) Luzapena onartzea: bai, baina ezin da hasierako kontratua baino luzeagoa izan.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: Lehiaketa esleitzeko zenbait irizpide (100 puntu).

– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: Eskaintza ekonomikoa (51 puntu).

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Kudeaketa teknikoa (49 puntu).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 735.537,20 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 367.768,60 eta 77.231,40 euro (BEZa). Guztira, 445.000,00 euro.

6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2 puntua.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 16a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.

2.– Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.

3.– Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 - Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).

3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Data: 2017ko urriaren 30a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 - Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).

3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Data: 2017ko azaroaren 10a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala