
186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4654
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 917/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 917/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Jesus Maria Sanchez Benito.
Abokatua.
Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.
Demandatua: Viacan SL eta Ceprenor SL.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017-07-04an, eta honako hauek dira xedapenak:
Baiesten dut Bartau prokuradoreak, Jesús M.ª Sánchez Benitoren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako demanda; ondorioz, Viacan SL eta Ceprenor SL kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzaileari zenbateko hau ordain diezaioten: 407,02 euro gehi demandatik honako legezko interesak. Kostuak ere eurei ezartzen dizkiet.
Viacan SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS