Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4653

EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 72/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 72/2017 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Oilda Henar Quintanal Gorostiaga.

Alderdi apelatua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A., Armo 87, S.L. eta Bluewind, S.L.

Gaia: hipoteka betearaztea.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

XEDAPENAK

Salak erabaki du zati batean onartzea Ors Simón prokuradoreak, Oilda Henar Quintanal Gorostiagaren izenean eta ordezkaritzan, Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2016ko abenduaren 7an emandako autoaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa; auto hori erroilu honi dagozkion 106/12 titulu ez-judiziala betearaztearen ondoriozko interesak likidatzeko 8/16 inpugnazio-piezan eman zen. Horrenbestez, salak erabaki du ebazpen hori baliogabetu eta horren ordez beste ebazpen bat ematea; ebazpen berri horren bidez, zati batean onartzen dugu Ors Simón prokuradoreak, Oilda Henar Quintanal Gorostiagaren izenean eta ordezkaritzan, jarritako interesak likidatzearen inpugnazioa, eta, beraz, berandutze-interesen gaineko 6. finantza-klausula neurriz kanpokotzat jotzen dugu, eta kontratutik kentzeko ebazten; entregatutako zenbatekoa ez den itzultzen bitartean kontratuan aurreikusitako ordain-interesak sortuko dira eta, hala badagokio, likidazio berri bat egin beharko da. Bi instantzietako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen, eta, beraz, alderdi bakoitzak berari dagozkionak ordaindu beharko ditu, eta kostu komunak erdibana.

Itzul bitez autoak, 106/12 hipoteka-betearazpena eta interesak likidatzeko 8/16 pieza jatorrizko epaitegira, bete daitezen, ebazpen honen testigantzarekin batera.

Itzul bekio Oilda Henar Quintanal Gorostiagari errekurritzeko jarritako gordailua. Horretarako, Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Auto honen bidez, erabaki, agindu eta izenpetu dute izenburuko magistratuek.

Armo 87, S.L.ren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala