Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4648

EBAZPENA, 2017ko irailaren 11koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; horren bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez egindako laguntzen deialdian aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera jakinarazten da.

2017ko ekainaren 28ko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Aginduaren bidez, 43/2017 Dekretuan aurreikusitako laguntzak onartzen dira. Otsailaren 14ko dekretu horren bitartez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da.

Aginduaren eranskinaren 7. puntuak ezartzen du balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko Balorazio Batzordea sortuko dela. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren hiru pertsonak osatuko dute eta presidentea izango da Ikerketa-programen arduraduna. Pertsona horiek izendatu dira 2017ko irailaren 8ko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez.

Halaber, adierazten da Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

Esandakoaren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez deitutako laguntzetarako Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea (43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak):

Presidentea.– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa-programen arduraduna.

Bokala.– Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Industria/Merkataritza arloaren Enpresa-programako arduraduna.

Idazkaria.– Josune Jayo Garro, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Sustapeneko eta Lehiakortasuneko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 11.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala