Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4647

AGINDUA, 2017ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2017ko ekainaren 28ko Aginduko huts-zuzenketena: Agindua, 2017ko ekainaren 28koa, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2017. urterako deialdiaren oinarriak onartzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Halako hutsak atzeman dira honako agindu honen testuan: Agindua, 2017ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2017. urterako deialdiaren oinarriak onartzen dituena (2015eko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 132. zenbakia). Bada, jarraian zuzendu egiten dira aipatu hutsak:

2017/3500 (61/21) orrialdean, 25. oinarriaren 3. zenbakian,

Hau dio:

«3.– Talde operatiboaren osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Talde operatiboa osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 4 puntu, gehienez.

B) Beste talde operatibo batzuekin elkarlanean aritzea: puntu bat, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 3 puntu, gehienez.

D) Talde operatibokoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: puntu bat, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: puntu bat, gehienez.»

baina hau esan behar du:

«3.– Talde operatiboaren osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Talde operatiboa osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 6 puntu, gehienez.

B) Beste talde operatibo batzuekin elkarlanean aritzea: puntu bat, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 5 puntu, gehienez.

D) Talde operatibokoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: puntu bat, gehienez.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala