
186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HEZKUNTZA SAILA
4646
EBAZPENA, 2017ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, irakasleen hizkuntza-eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzen duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak bere 12. atalean dioenaren ildotik, irakasleen hizkuntza-eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzea da ebazpen honen xedea.
Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen bidez, irakasleen hizkuntza-eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzen da.
2. artikulua.– Batzorde bateragilea honako kideok osatuko dute:
– Ibon Olaziregi Salaberria jauna, lehendakaria.
– Maite Bernaola Etxebarria andrea, idazkaria.
– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.
– Inmaculada Agiriano Murua andrea, Arabako azterketa-batzordearen burua.
– Bittor Goti Argiñano jauna, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.
– Nekane Beloki Artsuaga andrea, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.
3. artikulua.– Azterketa-batzorde bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.
4. artikulua.– Batzorde bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurralde-batzordeburuei dagokie azterketa-batzorde bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraren ardura.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 15a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.
RSS