
186. zk., 2017ko irailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4642
AGINDUA, 2017ko irailaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Gazteria Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea, 194. dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abuztuaren 24ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko ekainaren 22ko EHAA), honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea Gazteria Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea, 194. dotazioa) betetzeko deialdia.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 20a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
RSS