Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4621

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 59/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 59/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Exclusivas Manero SA.

Abokatua: Fernando Antunez Villanueva.

Prokuradorea: Juan Carlos Fernandez Sanchez.

Demandatua: Antonio Abdel Nour Meghames eta Otra SC eta Antonio Abdel Nour Meghames.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Juan Carlos Fernández Sánchez prokuradoreak Exclusivas Manero SAren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Fernando Antúnez Villanueva letraduak zuzendua, Antonio Abdel Nour Meghames eta Otra SCren aurkakoa eta Antonio Abdel Nour Meghamesen aurrean, biak auzi-iheslariak; horrenbestez, kondenatzen ditut demandatu biak demandatzaileari hau ordaintzera: hogeita hamasei mila laurehun eta laurogeita bi euro eta hogei zentimo (36.482,02) gehi interesak. Horretaz gain, prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Antonio Abdel Nour Meghames eta Otra SC eta Antonio Abdel Nour Meghames demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala