Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2017ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IRUNGO UDALA
4561

IRAGARKIA, Irungo zarata maparen ekintza plana onartzeari buruzkoa.

Alkatetzaren 2017ko abuztuaren 29ko 1590 zenbakiko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1.– Irungo zarata maparen ekintza plana onestea.

2.– Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ekintza plana onesteko erabakia.

3.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Foru Aldundira bidaltzea ekintza plana.

4.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Honen aurka, aukeran, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, hilabetean erabakia jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetean erabakia jakinarazi eta biharamunetik. Gainera, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da.

Irun, 2017ko irailaren 11.

Alkateak eskuordetuta.

Hirigintzako teknikaria,

M.ª LUISA FERRANDO FOS.


Azterketa dokumentala