Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2017ko irailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4509

EDIKTUA, 2017ko irailaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena (6017 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzaren 60/17 zehapen-ebazpena.

Prozedurak jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epea egokian, zehapena ordaindu egin beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez edo interneteko helbide honetan; betiere beherago zehaztutako datuak adieraziz:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Espedientearen bilketa proz. kodea: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2017006000370.

Identifikazioa: 051117.

Zenbatekoa: 2.046 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2017-11-05.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala