Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2017ko irailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4499

EBAZPENA, 2017ko irailaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Hernaniko udalerrian Electroquímica de Hernani SA enpresari emandako ingurumen-baimen integratuaren berrikusketa jendaurrean jartzen duena.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen. Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ez izatea, eta hori posible ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek eta funtsezko aldaketek, ingurumen-baimen integratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen integratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten administrazio publikoen arteko koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren kargak eta izapideak arintzearren.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Electroquímica de Hernani SA enpresari emandako ingurumen-baimen integratua berrikusi behar du, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak araututakoari jarraituz, Electroquímica de Hernani SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikusketarako aurkeztutako dokumentazioa jendaurrean jarri beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko legearen testu bategina onartzen duen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hernaniko udalerrian Electroquímica de Hernani SA enpresari emandako ingurumen-baimen integratuaren berrikusketa jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, eskaera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz); baita Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo kalea 70, Donostia).

Era berean, aipatutako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako eskaera Hernaniko Udalera bidaliko da, jendaurrean erakutsi behar den aldian ikusgai izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARA ELENA MORENA ZADIBAR.


Azterketa dokumentala