Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4490

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 248/2015 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

248/2015 prozedura arrunta, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 6ko (2015eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) Ebazpenaren aurka jarritakoa.

Interesdunen epatzea 2015eko uztailaren 20ko Ebazpenez egin zen, eta irailaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 166. zenbakian.

EAEko Auzitegi Nagusiak Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez epatzea egitea eskatu duenez, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2017ko irailaren 11.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala