Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4489

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren 2017ko uztailaren 14ko Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez 13556 lan-zenbakia duen Ertzaintzako funtzionarioa nominan baja izatea xedatzen da.

Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, ebazpen horren jakinarazpen gisa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako funtzionarioa nominan baja izatea xedatzen duen ebazpena behin betiko bihurtuta, eta ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoaren arabera, horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera zenbatzen hasita. Hori jakinarazi da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritakoa betez.

Interesdunak eskura du ebazpenaren testu osoa Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan (espedientea: 25442), Erandion (Bizkaia) (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Kubo Eraikina).

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

MIREN KARMELE ARIAS MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala