Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4488

IRAGARKIA, 2017ko irailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, profesionaltasun-ziurtagiriak ukatzeko ebazpenak jakinarazteko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak profesionaltasun-ziurtagiriak ukatzeko ebazpen batzuk eman ditu.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, argitalpen hori jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunek eskuragarri dute aipatutako ebazpenaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala