
177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4484
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 392/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 392/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Izeia Jardineria eta Francisco Javier Goiri Larrinaga.
Abokatua: Mikel Alonso Zarraga.
Prokuradorea: Javier Cangas Sorolla eta Javier Cangas Sorolla.
Demandatua: Jose Rogelio Lopez Gonzalez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Nik, Penelopez MBA Carcedok,Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek, honako hau jakinarazten dut:
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017ko uztailaren 26an.
José Rogelio López González demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2017ko uztailaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS