Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4475

EBAZPENA, 2017ko irailaren 12koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen hutsen zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2017ko abuztuaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian txanda ireki baten bitartez sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Halako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2017ko abuztuaren 1eko Ebazpeneko testuan (2017ko abuztuaren 30eko EHAA, 165. zk.). Ebazpen horren bidez, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian txanda ireki baten bitartez sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/4235 (26/4) orrialdean, bigarren oinarrian, 1.h) atalean, honela dio:

«Honako gidabaimenak izatea:».

Baina honako hau gehitu behar da:

«Basauriko Udaleko lanposturako:

Motozikletarako A2 gidabaimena, prestakuntza-ikastaroa amaitu baino lehen.»

Arkauti, 2017ko irailaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala