Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4464

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 179/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 179/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Carlos Javier Covo Herreros.

Abokatua: Francisco Javier Martinez de San Vicente Corres.

Prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.

Demandatua: Alfredo Gracianteparaluceta Pereda.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-29an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Carlos Javier Covo Herreros jaunaren izenean eta hura ordezkatuz Elorza prokuradoreak Alfredo Gracianteparaluzeta jaunaren aurka aurkeztutako demanda eta demandatua kondenatzen dut, alde batetik, 8.486,80 euro eta ebazpen honen laugarren oinarriaren araberako interesak ordaintzera; bestetik, bere gain hartzera Adolfo Gracia Molina arkitektoaren aditu-txostenean adierazitako akats eta hutsen konponketa, arkitektoaren konponbide teknikoari jarraituz eta hark gainbegiratuta, eta, azkenik, prozedura honek eragindako gastuak ere ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0072 0000 04 0179 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alfredo Gracianteparaluceta Pereda demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala