Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4434

EBAZPENA, 2017ko irailaren 5ekoa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskal Turismo Sariak emateko 2017ko ekitaldiko deialdia, Euskal Turismo Sariak arautzen dituen 2014ko maiatzaren 7ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduak Euskal Turismo Sariak arautzen ditu (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.).

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da bertan finkatutako sarietarako 2017ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Euskal Turismo sariak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014 maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako sarien 2017ko deialdia egitea.

2. artikulua.– Baldintzak.

Aurkeztutako hautagaitzek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako sarietarako sarbidea izateko, nahitaezkoa izango da bertan adierazitako aginduaren betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak, agindu arautzailean zehaztutako dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bideratu beharko dira, eta lurralde historiko bakoitzeko lurralde-bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

4. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailearen osaera.

Epaimahai kalifikatzailearen osaera eta haren funtzionamendua aipatu aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera arautzen dira, eta legezko manu horren arabera, deialdi honetarako, epai-mahai horretan egongo da, batetik, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari bat, eta, bestetik, Bilbao Turismo-ren ordezkari bat, xedapen horretan ezarritako alfabeto-hurrenkeraren araberako txandari jarraituz, betiere. Halaber, epaimahai horretan parte hartuko du, batetik, SEA Empresarios Alaveses elkarteak –Euskadiko turismo enpresen elkarteen izenean–, eta, bestetik, Debegesa-k, turismoko eskualdeetako turismo erakundeen izenean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

ISABEL MUELA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala