Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4425

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 23koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2017ko ekainaren 23ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez aukeratu ziren 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak.

2017ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bitartez (2017ko uztailaren 13ko EHAA, 133. zk.), Ebaluazio Batzordeak 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatutako pertsonak aukeratu ziren. I. eranskinean jaso ziren aukeratutakoak; II. eta III. eranskinetan, aldiz, ezetsitako eskabideak eta baztertutako eskabideak jaso ziren, hurrenez hurren.

2017ko uztailaren 31ko Ebazpenaren bitartez (2017ko abuztuaren 10eko EHAA, 152. zk.), 2017ko ekainaren 23ko Ebazpena aldatu zen, Ebaluazio Batzordeak hala proposatuta. Izan ere, Mateo Tacconi hautagaiak ez zuen adinaren baldintza betetzen; haren ordez, Jesica Alejandra Ateca aukeratua izan zen programan parte hartzeko.

2017ko abuztuaren 22an egiaztatu berri da bere pasaportearen kopia uztailaren amaiera aldera aurkeztu zuen beste hautagai bat ere, Sara Urbieta, aipatu hautagai baztertuaren baldintza berean dagoela, ez baitzituen hamazortzi urte beteta 2017ko urtarrilaren 1ean.

Ondorioz, eta abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren (2004ko urtarrilaren 14ko EHAA, 8. zk.) 11. artikuluan aurreikusita datorren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaluazio Batzordeak proposatuta, Sara Urbieta andrearen eskabidea baztertzea eta bere izena III. eranskinean sartzea, deialdiko bigarren oinarriko lehen apartatuan ezarritako baldintza ez betetzeagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 23a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.


Azterketa dokumentala