Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2017ko irailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4396

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 549/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 549/2016 espedientea bideratu da Martuteneko espetxean preso izandako Ioan Florin Gheti-ri baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Presoa Errumanian jaio zen, 1975-04-18an (AIZ: Y1336935M), Petru-ren eta Maria-ren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Ategorrietako Galtzada Zaharra kalea 34, 20013, Donostia, Loiolaetxea Elkartea – Tolosa-Gipuzkoa; egun non den ez dakigu. Espediente horretan, ebazpena eman zen 2017-07-27an, eta ebazpen horrek hau dio, hitzez hitz:

«Aurreko dokumentazioa jasota, erants bekio dagokion espedienteari, eta, jarduketen edukia ikusita, eta Ioan Florin Gheti zigortuari ezarritako espetxe osteko askatasun zaindua betearaztea ezinezkoa denez, non dagoen ez dakigulako, artxiba bitez jarduketak, epai-emaileari jakinarazi eta gero, dagozkion legezko ondoreekin.

Bidal bekio lekukotza Donostiako guardiako epaitegiari, ekintzak kondena urratzeko delitu badira ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari –Donostia–, auzitegi epai-emaileari, guardiako epaitegiari eta zigortuari (Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.».

Ioan Florin Gheti, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2017ko abuztuaren 29an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala