Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2017ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4364

EBAZPENA, 2017ko irailaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazioaren Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak ematen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazioaren Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sutatzearren, merezimendu-lehiaketaren bidez, diru-laguntzak emateko 2017ko apirilaren 7ko ebazpena onartu zuen. Horrekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazioaren Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko diru-laguntzak honako proiektu hauei ematea:

1.– «La mediación escolar en el sistema educativo vasco no universitario: del respaldo institucional al impulso normativo». Maite Uriarte Ricote eta Ixusko Ordeñana Gezuraga.

2.– «Estrategias de la implementación coordinada y colaborativa de BIM para la digitalización eficiente de la administración pública». Iñigo León Cascante, Maialen Sagarna Aranburu, Fernando Mora Martín, Juan Pedro Otaduy Zubizarreta, Iñigo Lizundia Uranga, Lauren Etxepare Igiñiz eta Aniceto Alberdi Sarraoa.

Bigarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatutako proiektuek baino ez dutenez gutxieneko puntuazioa gainditu, aditzera ematea Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzeko diru-laguntzen ordezkorik ez dagoela.

Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala