170. zk., 2017ko irailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (269 KB - 6 orri.)
- EPUB (499 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4339
IRAGARKIA, honen bidez, hainbat espediente irekitzeko Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO4/15) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoan (PSL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea urriaren 1ekoa 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) dagoen espedientea ikusteko aukera dago.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).
3.– Isuna honela ordaindu daiteke:
Zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Banco Santander, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, la Caixa, Beste erakundeen txartelak.
Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan eta urriaren 1ekoa 39/2015 legearen 44 artikuluan. xedatutakoari jarraituz.
5.– Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen, ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira.
4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea, beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria).
Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2017ko uztailaren 21a.
Ertzaintzako zuzendaria,
GERVASIO GABIRONDO FERNÁNDEZ.