Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2017ko irailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4338

IRAGARKIA, 2017ko abuztuaren 29koa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetzeko jardunen eraginpean dagoen finka baten balio justua ezartzeari buruz Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak 2017ko apirilaren 28an hartutako erabakia.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Interesduna, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango da (Andia kalea 13, 5. solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hileko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake lurralde-epaimahai honetan, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat.

Donostia, 2017ko abuztuaren 29a.

Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

MIREN IZASKUN GOIKOETXETA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala