170. zk., 2017ko irailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4332
IRAGARKIA, 2017ko abuztuaren 3koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-prozedura bati hasiera emateko ebazpena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao) ager daiteke, ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko, frogaldia zabaltzeko eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2017ko abuztuaren 3a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.