Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2017ko irailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4309

IRAGARKIA, 2017ko abuztuaren 3koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, dokumentazioa aurkezteko errekerimendua jakinarazteko dena, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko VG BI 125/17 espedienteari dagokionez.

Bitan aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da eskatutako dokumentazioaren errekerimendua jakinarazi; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunari ohartarazten zaio ezen, epe hori igaro eta gero ez badu eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela diru-laguntzaren eskaeran atzera egin duela.

Halaber, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela zerrendako errekerimenduen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 3a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMAN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala