Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4296

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2017rako laguntzen deialdia argitaratzen da. Lehen Aukera programa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2017rako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa. Zehazki, 2017ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 143. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

– 2017/3819 (30/10) eta 2017/3819 (30/11) orrialdeetan, 9.3 artikuluan, hau esaten duen lekuan:

«3.– Eskaintza kudeatzeko eskaera bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostuaren profil bakoitzeko. Eskaera inprimaki normalizatuan aurkeztuko da, IV. eranskinean ezarritako ereduarekin bat. Eskaera horretan, gutxienez, datu hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak edo enpresaren izen soziala, IFK/IFZ, enplegatzailearen kotizazioaren kontu-kodea (halakorik bada), lantokia dagoen udalerria, lanpostuaren izena eta okupazioa, azaroaren 26ko 1591/2010 Errege Dekretuaren bidez onetsitako okupazioen sailkapen nazionalaren arabera, lanpostuen kopurua, lanpostuaren deskribapena, eta enpresariaren, legezko ordezkariaren edo baimena duen pertsonaren sinadura.

Arlo horiek taula batean jasoko dira eta taula Lanbideren webgunean jarriko da (http://www.lanbide.euskadi.eus), deialdi hau argitaratzen den egun berean»,

hau esan behar du:

«3.– Eskaintza kudeatzeko eskaera bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostuaren profil bakoitzeko. Eskaera inprimaki normalizatuan aurkeztuko da, IV. eranskinean ezarritako ereduarekin bat. Eskaera horretan, gutxienez, datu hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak edo enpresaren izen soziala, IFK/IFZ, enplegatzailearen kotizazioaren kontu-kodea (halakorik bada), lantokia dagoen udalerria, lanpostuaren izena eta lanbidea, lanpostuen kopurua, lanpostuaren deskribapena, eta enpresariaren, legezko ordezkariaren edo baimena duen pertsonaren sinadura.

Lanbidea adierazteko, lanbideen sailkapena hartuko da erreferentziatzat. Lanbideen sailkapen hori Lanbideren web-orrialdean (http://www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko da deialdi hau argitaratzen den egun berean».

– 2017/3819 (30/20) orrialdean, taula osorik ordezten da, eta eranskinekoa jartzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala