Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4293

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ekintzaileei laguntzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira ekintzaileei laguntzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean (2017ko uztailaren 28ko EHAA, 143. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 29. artikuluaren bigarren paragrafoan, 2017/3825 (46/19) orrialdean, euskarazko bertsioan, honako hau jartzen duen lekuan:

«IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako diru-laguntzak ez dira bateragarriak bata bestearekin, ez eta beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk emandako beste edozer eratako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin ere, baldin eta azken horien helburua autoenplegua sustatzea bada, salbu eta langabezia-prestazioaren kapitalizazioa ez bada.»,

hau jarri behar du:

«IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira bata bestearekin. Hala ere, ez dira bategarriak beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk emandako beste edozer eratako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin, baldin eta azken horien helburua autoenplegua sustatzea bada, salbu eta langabezia-prestazioaren kapitalizazioa ez bada.»


Azterketa dokumentala