Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4207

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako B-52/2017-T zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Iker Careaga Garvi jaunari, «Bar Tebas» (Balendin Berriotxoa kalea 30, Basauri) establezimenduaren jabea, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko uztailaren 18an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekita (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko bertan dauden agirien kopiak eskuratzeko Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea 39, A, 5. solairua)–.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko abuztuaren 14.

Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala